XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16. Egia kontatu Eseri eta Peteri eta Johni begiratu zien inspektoreak.

- Egia jakin nahi dut - esan zien berriro.

Serio zirudien Peterek. Gertatutako guztia inspektoreari kontatzera zihoan.

Shaw inspektoreak sinetsiko ziola espero zuen.

Inspektoreak ez bazion sinesten, bazekien kartzelara joango zela Johni laguntzeagatik eta arriskugarriro gidatzeagatik.

Auto-stop egiten ari zela John kamioian hartu zuenetik Bristolen erdian besteak harrapatu nahian ibili arte gertatutako guztia kontatu zion Peterek, eta ezertxo ere esan gabe entzun zion inspektoreak.

Peter hizketan ari zen bitartean, ohartxo batzuk bakarrik hartu zituen bere koadernotxoan.

- Nik istorio hori sinestea espero al duzu?- galdetu zion Shaw inspektoreak Peterek amaitu zuenean.

- Bai - erantzun zion Peterek.

- Egia da - gaineratu zuen Johnek.

- Ikusiko dugu - esan zien inspektoreak gelatik irten zenean.

Laster itzuli zen inspektorea Black sarjentuarekin, Bob Steelekin eta Tommy Loganekin.

Aulki batzuk ekarri sarjentuak eta eseri egin ziren denak.

Shaw inspektorea Bob Steeli zuzendu zitzaion.

Oso izutua zirudien Bobek.

- Zuk izan dituzu istiluak lehenago ere, eta oraingoan kartzelara joango zara ez badiguzu behintzat dakizun guztia esaten.